MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA, DIBERTSIFIKAZIORAKO AUKERA BAT
Gipuzkoako Bazkundea eta BIC Gipuzkoak jardunaldi hau antolatzen dute. Bertan, mugikortasun elektrikorako transizioak, enpresek ekintzailetzan eta dibertsifikazio sektorialean duten potentziala baliatuz, zer nolako aukera berriak ekarriko dituen aztertuko dugu. Enpresek, StartUp-ek eta Teknologia-zentroek bere esperientzia eta INGIMOB programan lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Ibilgailu elektrikoaren eremuan kokatzen diren Gipuzkoako Teknologia-zentroek bere esperientzia partekatu eta sektoreari buruzko informazioa eta aukerak azalduko dituzte.
Data: urriak 8 Ordutegia: 9:00-11:20 Iraupena: 2'20 ordu Lekua: Gipuzkoa Bazkundea