Tailerra: "Ibilgailu elektriko bat aireratzen"

Industria eMobility, Gipuzkoako Elektro-mugikortasunaren Foroak (industriaemobility.com) bere bigarren edizioan, ibilgailu elektrikoari buruzko prestakuntza-tailer bat prestatu du. Helburua ibilgailu mota hauen berezko sistemak, osagaiak eta piezak aztertzea eta ulertzea da.

Autogintza-sektorean interesa duten teknikari eta profesionalei zuzenduta dago. Tailerrak, nagusiki izaera praktikoa du. Lehenik konbustio bidezko ibilgailuak aztertu eta ulertuko ditugu, ondoren ibilgailu hibridora egin duen bilakaera ikusi eta azkenik %100 ibilgailu elektrikora egingo dugu pausua. Ez da mekanikari buruzko aurretiko ezagutzarik behar.

Edizio honetan aurreikusitako egutegia honakoa izango da; Hiru saio, 6 ordukoa bakoitza, ostiral goizetan.

Lan eredua teoriko-praktikoa izango da, hortaz, parte-hartzaileen esku jarriko diren ibilgailu hibrido eta elektrikoak manipulatzeko aukera izango da.

Lan talde murriztua izango da parte-hartzea eta interakzioa sustatzeko.

EGUTEGIA
Ekainak 12- Sarrera eta ikuspegi orokorra (motorra, transmisioa, direkzioa, esekidura eta balaztak)
Ekainak 19- Ibilgailu hibridoetan ezarritako teknologiak (lehen zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa)
Ekainak 26- Ibilgailu elektrikoetan ezarritako teknologiak (lehen zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa)
MATRIKULA IKASTAROKO SAIO GUZTIEI DAGOKIE. EZIN DA BANAKAKO SAIOETARAKO MATRIKULA EGIN.

Prezioa:

Matrikula 600€koa izango da.

E-mobility foroaren partaide diren enpresek matrikulan beherapena izango dute.