"Smart Mobility" laguntzen deialdia zabalik

"Gipuzkoan mugikortasun elektrikoaren sektorea bultzatzeko Smart Mobility Industry programaren oinarri arautzaileak eta 2020rako laguntza deialdia" argitaratu dira.

Laguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak  espezifikoki lurraldean ezarpena duten enpresentzat argitaratzen ditu elektromugikortasunaren sektoreari bultzada emateko.

 Hiru ildo nagusitan zehazten da:

  • Proiektu pilotuetarako laguntzak: "Helburua da Gipuzkoako lurraldean elektromugikortasunarekin eta energia biltegiratzearekin lotutako teknologia-erakustaldien proiektuen garapena eta ezarpena bultzatzea". (Gehieneko laguntzak: diruz lagun daitekeen gastuaren % 60.)

 

  • Enpresa-berrikuntzarako laguntzak antolaketaren arloan"Automobilgintzaren, elektromugikortasunaren, energia biltegiratzearen edo ibilgailu autonomoaren sektoreetako enpresa txiki eta ertainek berrikuntza-proiektuak gara ditzaten sustatzea, bai Covid-19 efektuaren eraginagatik, bai  prozesuak berrikusteko, bai banaketako edo hornidurako enpresa-prozesuak, merkataritza-praktikak edo lantokia antolatu eta kudeatzeko; hausnarketa estrategikoa, dibertsifikazioari buruzko hausnarketa eta lehiakortasuna hobetzeko analisia barne. Lehentasuna izango dute, Elektromugikortasuna, energia biltegiratzea eta ibilgailuarentzako teknologietan eragin zuzena dutenak (Gehieneko laguntzak, diruz lagundu daiteken gastuaren % 50.)

 

  • Produktuaren edo ekoizpen-prozesuaren berrikuntza teknologikorako laguntzak. "Berrikuntza teknologikoko proiektuak, produktu edo produkzio-prozesu berriak sortzera edo horiek nabarmen hobetzera bideratuak, Mubil  estrategiak definitutako arloekin bat datozenak: a. Mugikortasun elektrikoa. b. Energia biltegiratzea. c. Ibilgailu autonomoa. “(Gehieneko laguntzak, diruz lagundu daiteken gastuaren % 60). 


Proiektuak banaka edo elkarlanean aurkeztu daitezke, eta bigarren kasu honetan, baldintza hobeak eskuratuko dituzte. 

Aurkezteko azken eguna 2020ko uztailaren 20a da.

Gipuzkoako Bazkundearen laguntza - EMOBILITY industria
 
Zure enpresak aurkezteko asmoa badu;
Ez dago elektromugikortasun arloan, baina balizko dibertsifikazio bat aztertu nahi du;
Lankidetza aukerak bilatzeko laguntza behar du;
Proiektuaren egitura hobetu edo/ eta sendotu nahi du;
 
Jar zaitez gurekin harremanetan. Proiektua prestatzeko, zuen eskura jarriko ditugu gure esperientzia, ezagutza eta Gipuzkoako enpresa-ehunduraren inguruan dugun  harreman sarea.

Laguntzen inguruko dokumentazio osoa ondorengo loturan dago eskuragarri: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/diru-laguntzak (beste leiho bat irekiko da)