ESPORTATZEKO PREST? BREXITERAKO PREST?

Esportatzailea bazara edo esportatzaile izatea aurreikusten baduzu, Gipuzkoako Ganberak zure enpresan nazioarteko merkataritzan sortzen diren berrikuntzak eguneratzen eta ezartzen lagunduko dizu. Esportazioari lotutako izapideak eguneratu eta behar bezala egiten direla ziurtatzeko zerbitzua. Izena ematen duten lehen enpresek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa izango dute.

*** Erresuma Batuan interesa duten enpresentzat gomendatutako berezia ***

Gipuzkoako Ganberaren nazioarteratze-arloko adituek auditoretza edo berrikuste bat egingo dute zure enpresak nazioarteko jardunean jarraitzen dituen administrazio-prozesuen gainean. Gipuzkoako Ganberak zure enpresaren alderdi operatiboak aztertuko ditu eta zure nazioarteko eragiketa hobetzeko alderdiak berresten eta/edo iradokitzen lagunduko dizu.

  • Kobratzeko bideetako segurtasuna.
    INCOTERM egoki erabiltzea.
    Esportazioari buruzko dokumentazioa.
    Produktuen muga-zergen kodea.
    Lehentasunezko abantailak erabiltzea.

 

Informazio Gehiago:

Amaia Vaqueriza
T. 943 000 295
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.